XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

81- Arluxetako harrespilak

BAIGURA

Baigura mendialdeak, IHrako ardatz batean luzatzen denak (82. argazkia) 897 m goratan dauka bere tontorra.

Hiru indargune dauzka Luhuso, Bidarrai eta Heleta aldera.

Bere bizkar luzeetan zehar, artzain-bide asko doa, protohistoriatik baliatuak direnak.

Oroz gainetik, Burdin Aroko hondakinak aurkitzen dira bertan.

Mendizabaleko harrespilak

(850 m) - Makea (83. argazkia).

Iparraldetik Erregelu eta Hegoaldetik Baigura tontorren arteko bizkar hegian aurkitzen da harrizko zirkulu multzo hori.

Iparraldean, lau oroitarriko multzo bat dago eta 150 metro Hegoalderago 3 zirkuluko multzoa.

Bizkarregi horren Ekialdetik eta Mendebaldetik panorama eder bat hedatzen da, honek ederki erakusten duelarik edertasun kriterioak seguraski bazirela ehorzlekuak hautatzeko unean (84. argazkia).

Orgeletegiko harrespilak

(714 m) - Ortzaize (85. argazkia).

Hiru harrespileko multzo hau, Haltzamendiko mendebal mazelaren luzeran doan artzain-bidetik goraxeago eraikita dago, mendi-oin baten abiagunean, (...).